AURKEZPENA AURTENGO EGITARAUA ZALDIARRI OSTATUAK KONTAKTUA AURREKO URTEETAKO EGITARAUAK ARGAZKI GALERIA LOTURAK PORTUSOLOKO ZINA POESIA EZIN DA KABITU NEKAZARI LOKARTUA ITSASERTZEKO LORATEGI BATEAN

POESIA EZIN DA KABITU

... ez da kabitzen botila baten barruan,
munduko absenta goxoenarena balitz ere,
naufragorik urrunenenari iritsiko ote zaion esperantzaz uretara jaurtia izanagatik ere.

... ez da kabitzen liburu batean,
irakurrita inoiz hunkitu izan gaituzten poemek ere berehala jauzi egiten baitute liburutik kanpo,
jostari, errebelde, eraldatzaile.

... ez da kabitzen errezital batean,
horrelakoetan beti poema lerroen oso interpretazio inposatua ematen baitzaigu,
eta poesiak hegaldi zabalekoagoa du arnasa,
ez da konformatzen halakoetan proposatutako interpretazioarekin.

... pentsa, Eako Poesia Egunetan ere ez da kabitzen poesia.
Ez zaizkio aski amodioa, abegia, adeia, profesionaltasuna, zaletasuna...
espiritu librea da poesia berez,
ez du gogoko inon kabiaraz dezaten.

Josu Landa