AURKEZPENA AURTENGO EGITARAUA ZALDIARRI OSTATUAK KONTAKTUA AURREKO URTEETAKO EGITARAUAK ARGAZKI GALERIA LOTURAK PORTUSOLOKO ZINA POESIA EZIN DA KABITU NEKAZARI LOKARTUA ITSASERTZEKO LORATEGI BATEAN

ITSASERTZEKO LORATEGI BATEAN

Dena hasi omen zen itsasertzeko lorategi batean. Biluzik zebiltzan eta sagarrari kosk egin ote zioten ez dakigu… ez ginen bertan egon, lamiek poeta hondarretara ekarri zuteneko hura ikusteko. Ordutik aurrerakoetan bai, ertz askotarik begiratu eta bizi izan ditugu Eako poesia egunak, iritsarazi ditugu trenak udaletxeko aretora, banatu logelak, itzuli poemak, lagundu poetak, atondu aulkiak, mugitu bafleak, deitu teknikariak, hartu dugu bainua, hortzartean kraskatu harea (eta lurra), galdu gara kaleetan, kale egin dugu, eraman ditugu lagunak, berriak ekarri, jarraitu erbestetik eta bueltatu... eta lorategi hura plaza bihurtu zen, plaza herri-bazkari, lagunartea jendarte, txankletetan karraderan zebilen lobatxua argazkilari (eta literaturzale), argazkiak blog, blogak ibilbide, ibilbidea paper-fabrika, paper-fabrika afixa, afixa webgune, webgunea portu, portua moila, moila tala, tala taula, taula agenda, agenda erritu, erritua kontzertu, kontzertua poema, poema kanta, kanta liburu, liburua disko, diskoa pantaila, pantaila soinu, soinua paisaia, paisaia hitz, hitza odol, odola heriotz, heriotza ardo, ardoa eliza, eliza antzoki, antzokia txiki, txikitasuna handikeria, handikeria haserre, haserrea handitasun, handitasuna poz, poza herri, herria taberna, taberna gin-tonic, gin-tonica olatu, olatua haize eta haizea arnas.

Miren Ibarluzea

(Egileak egokitua; jatorrizkoa, hemen.)